145 argazki
Guztira, 145 argazki aurkeztu dituzte lehiaketara, horietatik 68 zuri-beltzean eta 77 koloretan. Horrez gain, aipatu behar da bergararrek aurkeztutako lanak hamabi izan direla. Beraz, Aroztegi aretoan ikusgai egongo den erakusketan, 40 lan erakutsiko dituzte, 20 zuri-beltzean eta beste 20 koloretan.
Zuri-beltzean ateratako argazki sarituak
- Lehen saria, Jose Agustin Gurruchaga bergarrarak ateratako Fumador de pipa leyendo un libro argazkiarentzat da:
- Bigarren saria, Ordiziako Miguel Caverok ateratako El puente argazkia:
- Hirugarren saria, Oskar Gaskon irundarraren La sombra:
- Herritarren saria, Imanol Mondragonen Erreflexu argazkiarentzat:
Koloretan ateratako argazki sarituak
- Lehen saria, Jose Agustin Gurruchaga bergarrarak ateratako Begiak argazkiarentzat da:
- Bigarren saria, Jose Luis Irazabal bergarrararen Recitales puente de Iran argazkiarentzat:
- Hirugarren saria, Eibarko Oskar Bagliettoren Mountain moments argazkiarentzat:
- Herritarren saria, Juan Jose Lopezen Dantzan argazkiarentzat: