Elorregiko auzotar batek istripua izan du traktorearekin

Mirari Altube Arrese 2019ko ekainaren 19a

Suhiltzaileak traktorea altsatzeko lanean (Argazkiak: Suhiltzaileak)

Atzo iluntzean, 19:30 inguruan, gertatu zen istripua Bergarako Elorregi auzoan. Harriz betetako atoia zeraman traktore bat irauli egin zen baso pista batean, eta 66 urteko gidaria azpian harrapatuta geratu zen Segurtasun Sailetik jakitera eman dutenez. Suhiltzaileak joan ziren hura erreskatatzera, azaldu dutenez istripua izan zuen pertsona bi orduz egon zen traktore azpian harrapatuta, eta zaurien larritasuna ikusirik Gasteizko Txagorritxu ospitalera eraman zuten.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak