Mila esker eta gero arte Alfredo kontzertua egingo dute Bergarako Orkestra Sinfonikoak eta lagunek ekainaren 29an, zapatua, Udal Pilotalekuan (22:00). Emanaldirako sarrera doakoa izango da baina sarrera aurrez hartu beharra dago. Hilaren 20an hasi ziren sarrera batzuk banatzen, eta oraindik gelditu dira banatu gabeko sarrerak; eskuratzeko aukera egongo da Seminarixoko leihatilan gaur, ekainak 25, 18:00etatik 20:00etara.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.