100 gaztetxok hartu dute parte Antxintxikan taldeak antolatutako triatloi txikian

Oihana Elorza Gorostiza 2019ko ekainaren 16a

Antxintxika triatloi taldeak antolatuta, 2005 eta 2010 urte arteko 100 gaztetxok hartu dute parte Bergaran egin den trialoi txikian. Gehienak Debagoiena bertakoak, baina Galdakaotik, Iruñetik, Donostiatik, Igantzitik eta Gasteiztik ere etorri dira. Hiru kategoriatan lehiatu dira eta bakoitzak bere distantzia egin du igerian, bizikletan eta korrika. "Goiza ondo joan da, oso pozik gaude", esan dute antolatzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak