Dantza tradizionalak oinarri hartuta baina sormenarekin uztartuz proposamen moderno bezain originala egin zuten, atzo, Bergarako Musika eta Dantza eskolak ikasleek, eta ikasturtean zehar ikasitakoa erakutsi zuten oholtza gainean.
Eskolako ikasleen, irakasleen eta gurasoen eskutik izan zen zuzeneko musika ere. Hain zuzen ere, badira bost urte Bergarako musika eskolaren eta dantza taldearen arteko elkarlana martxan dela, eta bistan da fruituak ematen dituela.