Ezustekorik gabe eratu da 2019-2023 agintaldirako udalbatza Bergaran eta aurreikusi moduan Gorka Artola izendatu dute alkate. Alkategai moduan aurkeztu den bakarra, aldeko bederatzi boto eta zazpi boto zuri jaso ditu –EAJko Esther Ortiz de Zarate ez da bertan egon eta hurrengo osoko bilkuran jaso du zinegotzi akta–. Herritarrez goraino bete da udaletxeko osoko bilkuren aretoa.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.