Giroa lagun San Antonio jaiak ospatzeko

Maialen Regueiro 2019ko eka. 16a, 09:31

Bergarako San Antonio auzoan jaiak ospatzen ari dira asteburu honetan. Eguaztenean eman zioten hasiera jaiei eta ordutik, ekintza aukera zabala izan da. Atzo besteak beste, buruhandiak eta sardina jana izan zen eta giro lagun izanik, herritar asko gerturatu da. Gaur jaiak agurtu aurretik, hainbat ekintzatan parte hartzeko aukera izango da. 

Gaurko egitaraua

10:00etan diana izango da Bergarako Txistulari bandaren eskutik. Ondoren, karpako taberna irekiko da eta 12:30etan, Bergarako txistulariak izango dira protagonista kontzertua eskainiko dutelako. 14:30etan bazkaria egingo dute eta jaiak agurtzeko, arratsaldean, buruhandiak eta DJ saioa izango dira. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak