Eskualdetik Ainhize Barrainkua Gipuzkoa Ogi Berri taldeko txirrindulariak hartu du parte txapelketan. Aretxabaletarrak 23 urte azpiko elite mailan 27. postua lortu du.
Xabier Aranzeta, txapelketako antolatzaileak proba gogorra dela azpimarratu du eta Belgikako Muro txapelketarekin alderatu ohi dutela gaineratu du. Helburua txirrindulariak Europako gainontzeko proba zailetarako trebatzea dela ere jakinarazi du.
Junior mailan 2. postua Bioracer-Metallo taldeko Maria Brizuelak lortu du eta 3.postua Laboral Kutxa taldeko Nahia Erañak. Kadete mailan, berriz, bigarren postua Glas-Iurreta taldeko Eneritz Vadillok lortu du eta 3.postua Nafarroa-Ermitagaña taldeko Nahia Imazek. Azkenik, 23 urtez azpiko elite mailan, 2.postua Bizkaia Durango taldeko Enara Lopezek eraman du eta 3.postua talde bereko Cristina Martinezek.