Dantza eta musika ikuskizuna izango da, San Martin plazan, egubakoitzean

Maialen Regueiro 2019ko eka. 12a, 15:26

Bergarako Musika eta Dantza eskolak, dantza eta musika ikuskizuna eskainiko dute, egubakoitzean, hilaren 14an, San Martin plazan, 22:00etatik aurrera. 

Musika eta dantza

Egubakoitzeko ekitaldian dantza tradizionalak ikusteko aukera izango da, baina sormena ere landu da urtean zehar eta horren emaitza ere erakutsiko da agertokian. Musikari dagokionez, zuzenekoa izango da, musikariak, eskolako ikasleak, irakasleak eta gurasoak osatutako taldearen eskutik. Guztira, hamabi abesti izango ditu emanaldiak eta Korrontzi, Gozategi eta Kepa Junkeraren kantuak entzuteko aukera izango da, besteak beste. 

Bost urte elkarrekin

Duela bost urte hasi zen Bergarako musika eskola eta dantza taldearen arteko elkarlana eta ordutik, hainbat ekintza egin dituzte elkarrekin, Alizia Musikala eta aratusteei hasiera emateko emanaldia, besteak beste. Musika eskolaren egoitzan gainera, 80 dantzari ari dira gaur egun. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak