Sutea zergatik sortu den ikertzen dihardute suhiltzaileek eta udaltzainek.
Masterrekan, Zubieta kaletik goiko trenbidera bideko pasuan, sortu da sua, 19:45en bueltan. Baso ingurua da eta sastrakak erre dira batez ere. Udaltzainak laster bertaratu dira eta sua itzaltzeko lanetan jardun dute. Ondoren, suhiltzaileak iritsi direnean, menderatu dute hori guztiz. Ez dela kalterik izan adierazi dute udaltzainek.
Sutea zergatik sortu den ikertzen dihardute suhiltzaileek eta udaltzainek.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.