Fernando Karasatorre eta Ander Errastik kozinatutako bakailaoa onena

Aitor Agiriano 2019ko eka. 8a, 15:51

Hamabi bikote aurkeztu dira Pentekoste jaietako gastronomia lehiaketara. Bakailaoa izan da protagonista eta nor baino nor hobe aritu dira sukaldari lanetan. Betiko errezeta, amonak egiten zuena, sukaldari ezagunek egiten dutena... gustukoen duten prestatzeko era ondo ikasia eraman dute, bakailao onena prestatzeko asmoz.

Hala, 28 punturekin, Pertxa elkartetik aurkeztu diren Fernando Karasatorre eta Ander Errastik egindako bakailaoa izan da garaile epaimahaiaren aburuz. Bigarren, 23 punturekin, San Joxepe elkarteko Luis Jimenez eta Belisario Carrerok egindako izan da. Eta, azkenik, 25 punturekin, Umore Onena elkarteko Juan Manuel Agirrezabal eta Juan Luis Bilbaok prestatu duten bakailaoa izan da hirugarren postua eskuratu duena.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak