Ruben Laskurainek irabazi du Bergarako Giroko porra

Xabier Urtzelai 2019ko eka. 7a, 11:36

Bergarako porrako sari banaketa ekitaldia.

Ruben Laskurainek irabazi du Bergarako lagun talde batek antolatzen duen Giroko porra. Bergararrak izen-ematean batutako %30a poltsikoratu du (1.698 euro). Bigarren eta hirugarren porra onenek –Nairomanek eta Erik-Ikerrek– puntu kopuru bera eskuratu dute, eta saria ere berbera jaso dute: 849 euro. Garazi Estebez txirrindulari aretxabaletarrak izan zuen sariak banatzeko ardura. 

Giroko porrak errepidera ikuskizuna eraman du, eta poltsiko batzuetara xoxak. Hala, atzo banatu zituzten sariak, eta lehenengo hamar porra onenen artean hainbat berdinketa izan ziren. Hala, Ruben Laskurainek egin zuen porra irabazlea; bergararrak 1.698 euro poltsikoratu ditu. Nairomanek eta Erik-Ikerrek, berriz, puntu bera lortu zituztenez saria ere banatu egin zuten: 849 euro.

Ez da, baina, punturara egon den berdinketa bakarra. Nahia Larrañaga eta Bixentetarrak porrak ere puntu kopuru bera eskuratu dute (367 euro bakoitzarendako), eta OH Berezosen bi porra 6. eta 7. postuan sailkatu dira: 412 euro irabazi ditu guztira. Jeker II-rendako 169 euro izan dira, eta P42 eta Bretasportek 84 euro jaso dituzte, horiek ere puntu kopuru berbera eskuratu dutelako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak