Bergara Hiriako finalak 10ean, eta profesionalen jaialdia 11n

Xabier Urtzelai 2019ko eka. 6a, 16:30

Martitzenean jokatu zituzten Bergara Hiriako azken finalerdiak eta dagoeneko zehaztuta daude asteleheneko finalean (19:30) aurrez aurre izango diren bikoteak. Martitzenean, berriz, profesionalen txanda izango da. Eta hor, besteak beste, Doraingo domekan Eskuz Banakako Txapelketako finalean izango den Irribarriak jokatuko du.

Astelehenean, hilak 10, jokatuko dituzte Bergara Hiria txapelketako finalak (19:30). Martitzeneko finalerdietan, promesa mailan Larrazabalek eta Etxeberriak 22-11 irabazi zieten Alberdiri eta Gartziari, eta finalean Murua eta Oliden izango dituzte zain. Nagusien mailan, berriz, Zubizarretak eta Elizegik alde handiagoarekin irabazi zieten Elola eta Sarasari (22-8). Hala, asteleheneko finalean Canabalen eta Aldabaren kontra neurtuko dituzte indarrak.

Puntako jaialdia martitzenean 

Martitzenean, berriz, pilota zaleek puntako beste hitzordu bat izango dute, eskuz binakako partiduan Altuna III.ak eta Rezustak domekan Urrutiren kontra finala jokatuko duen Irribarria izango dutelako aurrean, Zabaletak lagunduta. Lehenago (17:00) Mendizabal III.ak eta Martijak Etxeberriaren eta Ladis Galarzaren kontra jokatuko dute. eta Hirugarren partiduan Dariok, Ruizek, Zabalak eta Etxebarriak jokatuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak