Ekainaren 14an Labegaraietan (18:30), eta ekainaren 19an Antzuolako frontoian (17:30), Ariznoakoek ikasturteari agur esateko jaialdia egingo dute. Urtean zehar landutako ariketak erakutsiko dituzte eta baita espreski erakustaldirako gertatutako dantzak ere. Bestalde, herriko jaien baitan, oraingo domekan (20:30, plazan), gimnasia herritarrei gerturatzeko asmoz entrenamendu saioa egingo dute.
Entrenamendu saioa domekan plazan.
Bestalde, herriko jaien baitan, oraingo domekan (20:30, plazan), gimnasia herritarrei gerturatzeko asmoz entrenamendu saioa egingo dute. "Ohiko entrenamentu bat nolakoa izaten den erakutsiko dugu, etortzen direnek gimnasiako tresnak ikusi eta erabili ahal izango dituzte eta erritmika talde batek euren ariketaren emanaldia egingo du".