Bekaren ezaugarriak
Ikasturteko kuotei dagokionez, 2019-2020 ikasturtean zehar, urteko matrikularen %25a ordainduko litzateke eta 2020-2021 ikasturtean berriz, urteko matrikularen %50a. Bekak irauten duen bitartean, ikasleari txistu bat utziko zaio ikasteko eta baita, Bergarako musika eskolak eta Bergarako txistulari bandak antolatzen dituzten ekietaldietan erabiltzeko ere. Azkenik, bekak bi pertsonari banatuko zaizkie eta hauen esleipena eskaeren ordena jarraituz egingo da. Eskaerak helbide honetara bidali daitezke: bergarakotxistulariak@gmail.com. Eskaeran Bergarako musika eskolako matrikula aurkeztea ezinbestekoa izango da.
Baldintzak
- Bergaran erroldatuta egotea.
- Gutxienez 9 urte eta gehienez 25 urte izatea, eta gutxienez musika-hizkuntzako bi urteko ikasketak izatea.
- Bergarako Musika Eskolan txistu-ikasketetan gutxienez bi ikasturtetarako (2019-2020 eta 2020-2012) matrikulatzeko konpromisoa hartzea.
- Bi ikasturte horietan zehar Musika Eskolak eta Bergarako Txistulari Bandak antolatu ditzaketen emanaldietan parte hartzeko prest egotea.
- Bergarako Txistulari Txiki Bandako partaide izateko konpromisoa hartzea eta, horrenbestez, errespetatzea entseguak (gehienez astean bat, ordu batekoa) eta programatutako emanaldiak (gehienez 2 ikasturte bakoitzeko).
- Ikasteko eta bakarka ere trebatzeko konpromisoa hartzea.