Erromeriaz bete dute plaza Bergarako dantzariek

Jone Olabarria 2019ko eka. 2a, 16:37

Musika eskolako dantza taldea, Janire Urbieta, Xamatz, Moises Aspiazu eta erraldoiak elkarrekin aritu dira gaur eguerdian, San Martin plazan. Jaialdi berezia antolatu nahi izan dute, garai bateko erromerietako ohitura eta giroa berreskuratzeko asmotan

Maiatzean zehar erromeria ugari egiteko ohitura zegoen garai batean Bergaran. Tradizio hura berreskuratu eta herria dantzara animatzeko asmotan, jaialdi berezia egin dute gaurkoan herriko euskal dantza taldeek. Hala, eguzkia lagun, San Martin plazan batu dira musika eskolako dantza taldea, Janire Urbietaren taldea, Xamatz-eko kideak, Moises Aspiazu dantza taldea eta Bergarako erraldoi taldeko kideak.

Hiru zatitan bereizi nahi izan dute ekitaldia; lehenik, dantza taldeek eta erraldoiek egin dute dantza, nork bere aldetik. Gero, dantza herrikoi batzuk egin dituzte, denek elkarrekin, eta azkenik, erromeria kutsukoak dantzatu dituzte, herritarrei batzeko aukera eskainiz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak