Atzo egin zuten EreinDaJan kooperatibako lehen batzar orokorra: 2018ko balantze ekonomikoa, proiektu moduan EreinDaJanen eman duenaren gaineko balorazioa eta aurrera begirako aurreikuspenak eta erronkak zeintzuk izango dien landu zituzten. "Halako proiektu bat martxan jartzeak inbertsio handia eskatzen du hasieran, baina orain bertan oso balantze positiboa egin beharrean gaude. Hurrengo ikasturtera begira oso egoera onean gaude", dio EreinDaJaneko lan bazkide Aitziber Plazaolak.
Lehen urte honetako bidaia "oso hunkigarria" izan dela gaineratu du Plazaolak: "Negar eta barre asko egin dugu, eta lana mardul. Baina ez dago zalantzarik merezi izan duela, egindako lanak sekulako fruituak eman ditu".