Atzokoan 300 bat lagun elkartu ziren seminarioko karpan bazkaltzeko; 26 kilo arroz erabili zituzten paella egiteko, 18 kilo saiheski eta 300 solomo. Bazkalostean hasi zen asteburuko ekitaldi nagusietako bat: sarien banaketa.
Atzoko izen propioen artean –asko izan zirelako protagonista–, Mikel Juaristirena nabarmendu beharra dago. Lau urtez lehen taldeko entrenatzaile izan ostean, agur esateko ordua heldu da. "Kostatu egiten da gustura egon zaren leku bat uztea, baina gustura lagatzen dut. Lau urte asko dira, oso biziak izan dira. Bergara beti eramango dut bihotzean".
Hamalau sari banatu zituzten
Gizonezkoen entrenatzaile onena: Mikel Moñux (Lehen infantil mailako entrenatzailea)
Emakumezkoen entrenatzaile onena: Manu Sanchez (Emakumezko preferente mailako entrenatzailea)
Gizonezko jokalari onena: Beñat Arin (Ohorezko infantil mailako jokalaria)
Emakumezko jokalari onena: Ane Larrañaga (Kadete adineko jokalaria, senior mailan)
Mahonero sariak:
Futbol eskola: Jon Maiztegi (Begiralea)
Kolaboratzailea: Isaac Peña
Bazkidea: Kontxi Gonzalez (Zale historikoa)
Gizonezko entrenatzailea: Jon Armendariz (Alebin mailako entrenatzailea eta gazte mailako jokalaria)
Emakumezko entrenatzailea: Maitane Etxebarri eta Uxue Zubizarreta (Preferente mailako jokalariak eta infantil mailako entrenatzaileak)
Gizonezko jokalaria: Jokin Gallastegi (Ohorezko gazte mailako jokalaria eta infantil mailako entrenatzailea)
Emakumezko jokalaria: Leire Aguayo (Ohorezko mailako jokalaria)
Sari berezia: Mikel, Xuban eta Hegoi (Ohorezko mailako entrenatzaileak)
One Club Man Saria: Julen Iñurrieta (Ohorezko mailako kapitaina; lehen taldean hamaika denboraldi egin ostean, futbola utzi du)
One Club Woman Saria: Amaia San Torcuato (Ohorezko mailako kapitaina, 15 urtez jokoan)