Irrintzi ikastaroa egingo dute Jardunen ekainaren 5ean

Arantzazu Ezkibel Galdos 2019ko ekainaren 3a

Irrintzi ikastaroa antolatu du Jardunek eguaztenerako; aurreko egunean, martitzena, Erraiak dokumentala eskainiko dute Seminarixoan. Dokumentalak irrintziaren jatorria, zentzua eta eragina aztertzen ditu.

Ekainaren 4an, martitzena, Erraiak dokumentala eskainiko dute Seminarixoan, 19:00etan, doan. Ekain Martinez de Lizarduyk eta Arteman Komunikazioak lankidetzan egindako dokumentala da Erraiak. Dokumentalak irrintziaren nondik norakoak jasotzen ditu: jatorria, zentzua eta eragina, besteak beste.

Hurrengo egunean, eguaztena, doako irrintzi ikastaroa egingo dute Jardunen, 18:00etatik 20:00etara: izena emateko idatzi jardunkultura@topagunea.com helbidera edo deitu 605 712 469 edo 943 763 661 zenbakietara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak