Herriko artisten lanak gertutik ezagutzeko aukera izan da Beart elkarteak antolatutako Beart egunean. Berrikuntzekin etorri da aurtengo edizioa: alde batetik, San Martin plazan beharrean, Irala kalean jarri dutelako erakusketa eta azoka. Bestetik, formatu ertain eta handian erakutsi dituzten obrak erosteko aukera ere izan dutelako bertaratutakoek. Gainera, DJ Turkiñak zuzeneko musika elektronikoa jarriz girotu du goiza. Bazkalostean, Juango Altuna Akizu margolaria omendu dute.