"Kultura jaialdia" egin du Bergarako EH Bilduk kanpaina amaitzeko

Arantzazu Ezkibel Galdos 2019ko maiatzaren 24a

Ekitaldi amaieran talde argazkia egin dute. Argazkia: Imanol Soriano.

Bergarako EH Bilduk Kruz Gallastegin egin du kanpaina amaierako ekitaldia. "Herriko eragileekin batera kale ekitaldi" bat egitea izan da nahia; hala, zuzeneko musika izan dute eta amaitzeko, ekitaldira joan diren herritarrekin batera talde argazkia egin dute.

Kultura jaialdia antolatu du EH Bilduk Bergaran. "Hauteskunde kanpainari bukaera kulturala ematea izan da nahia", azaldu du EH Bilduko alkategai Gorka Artolak. Hala, zuzeneko musika izan dute: Bergarako emakume musikariek, Talkak eta Brigade Loco taldeko kideek jarri dute musika. "Herriko eragileekin eta kulturako jendearekin kale ekitaldia egitea nahi izan dugu kanpaina amaitzeko", azaldu du ekitaldi amaieran Artolak.

Herritarren babesa

"Jende asko etorri da ekitaldira, batez ere jende gaztea", nabarmendu du hautagaiak. Hauteskunde kanpainari amaiera emateko "modu ona" izan dela gaineratu du.

Amaieran, luncha izan dute eta "argazki erraldoia" ere egin dute ekitaldira joan diren herritarrekin batera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak