
Beñat Sudupek lehiaketara aurkeztutako argazkia (Irudia: Dida)
Apirilean jarri zuen abian Dida irrati saioak 'Dida of Thrones' lehiaketa, non tronuan eserita ateratako argazkia bidaltzea zen baldintza eta urte osorako komuneko papera –288 paper-biribilki– eta bost zoru-garbigailu zeuden jokoan. Bada, komuneko paperez egindako tronua eta zoru-garbigailuak Beñat Sudupe bergarrararentzat izan dira. Hala, Antton eta Julen Telleria Bergaran izan dira Suduperi saria ematen.

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.