Herriko jaien bezperan ospatuko dute aurten Mahonero Eguna. Ekainaren 1ean izango da, zapatua. Seminarixoko karpan egingo den herri bazkariko txartelak Depor tabernan eros daitezke dagoeneko –nagusiek 20 euro, gaztetxoek 15 euro–.
Goizeko hamarretan hasiko dute jaia, puzgarri eta jolasekin; bazkariaren ondoren, sariak banatuko dituzte eta arratsalde partean, mus txapelketa eta mahai-futbol txapelketa izango dituzte. Gaua Dj Julenek girotuko du.
Festa, baina, ez da egun bakarrera mugatuko. Egubakoitzean, hilak 31, buruhandiak, afaria –parrilada– eta musika izango dituzte.