Maiatzaren 25ean, zapatua, 11:00etan hasiko dute topaketa. Topaketa edozein adinetako neskei zuzenduta dago; bai bergararrei eta baita inguruko herrietakoei ere. "Futbol talde baten funtzionamendua ezagutu eta kirola egitera animatzeko asmoz daudenei", azaldu dute antolatzaileek.
Hitzaldiak eta jokoa
BKEko emakumezkoen taldeetako entrenatzaileek eta senior mailako jokariek gidatuko dute jardunaldia. Horrez gain, gizonezkoen lehen taldeko jokalariak ere egongo dira. Askotariko ekintzak egingo dituzte jardunaldian: jokatzeko aukera izateaz gain, hitzaldi txikiak ere izango dituzte. Amaitzeko, luntxa izango dute.