Bergarako orfeoi gazteak Leioako gazte abesbatzarekin partekatuko du agertokia maiatzaren 25ean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2019ko maiatzaren 20a

Bergarako orfeoi gaztea, Usondo parkean.

Aitor Garitanok zuzentzen duen Bergarako orfeoi gazteak kontzertu berezia eskainiko du egubakoitzean, maiatzak 25, Mariaren Lagundiako elizan (19:00). Izan ere, Leioako gazte abesbatzarekin batera emango dute kontzertua; talde bakoitzak bere emanaldia eskaini ostean, Imagine eta Lau teilatu abestiak bi taldeen artean eskainiko dituzte.

Egun bat lehenago, hilaren 24an, Ahotsak batuz izenarekin bataiatu duten ekitaldia izango dute Mariaren Lagundiako elizan (19:30). Bertan, Bergarako orfeoi gazteak eta Bergarako Musika Eskolako umeen abesbatzak hartuko dute parte, eta Aitor Garitano, Marije Ugalde eta Nagore Sanz izango ditu zuzendari emanaldi horrek; Amaia Urdangarin eta Anabel Henao arituko dira piano-jole gisa.

Bergarako orfeoi gaztea.

Honako hau izango da elkartruke kontzerturako programa:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak