Mizpirualdeko langileek protesta egin dute EAJren mitinean

Eneko Azurmendi 2019ko maiatzaren 19a

63 egun daramatzate greban Mizpirualdeko langileek, eta Gipuzkoako Foru Aldundiari konponbide bat eskatzen ari dira. "Kanpainan oso hitz politak entzuten ari gara, baina gure arazoak hor dirau", azaldu du Bego Gainzak, ELA sindikatuko ordezkariak.

"5.000 langile gara, %90 baino gehiago emakumezkoak. Entzun genuen Maite Peña diputatua emakumeen borroka defendatzen. Martxoaren 8an kalera irtetea ondo dago, baina hitzarmen berriaren zain gaude oraindik", dio.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak