10:30ean Santa Marinako parrokiara joan dira, meza entzutera. Ostean, dantzariek erakustaldia egiten diete, baina aurten eguraldi txarraren eraginez, Gizarte Etxean egin dute dantzaldia, eliza ostean egin beharrean.
Euria gogotik egiten ari zenez, jai guztia Gizarte Etxean egin dute. Berez, 95 bergarar zeuden saria jasotzeko deituta, baina batzuek ezin izan dute joan eguraldi txarragatik, edo osasun arazoengatik. Hala ere, 50 lagunek baino gehiagok jaso dute aitortza, 87 urteetako langa gainditzeagatik, eta oroigarri bana jaso dute, norbere izen eta guzti.