Europar Batasunarekin apurtzeko nahia erakutsi du Euskadiko Langileen Alderdi Komunistak

Xabier Urtzelai 2019ko mai. 18a, 16:56

Irizar jauregian batu ziren atzo Euskadiko Langileen Alderdi Komunistaren ordezkariak. Europar Batasunarekin apurtzeko duten nahiaren gainean jardun zuten berbetan, "Europar Batasuna polo inperialista delako". Hala, maiatzaren 26ko Europako Parlamenturako hauteskundeetara begira botoa eskatu zuten. 

Udal hauteskundeetara begira Euskadiko Langileen Komunistak ez du ordezkaritzarik, "nahiz eta baditugun herri mailako proposamenak". Bizkaian, Foru Aldundira begira bai izango dute ordezkaritza baina atzokoan Europar Batasuna izan zuten berbagai Bergaran: "Europar Batasunarekin apurtu egin behar dela uste dugu, baina ez ingelesak Brexit-arekin dabiltzan moduan. Ez, langilekk eskubideak gureganatzeko apurtu behar dugu Europar Batasunarekin, polo inperialista delako". 

Bada, hitzaldian nabarmendu zuten Europar Batasuneko legediak langileen esplotazioa dakarrela, besteak beste, lan baldintzak geroago eta okerragoak direlako. Egungo errefuxiatuen egoeraz jardun zuten, dauden erronka kulturalez, eta adierazi dute Udal hauteskundetara begira egungo alderdi batek ere ez dituela ordezkatzen: "Gure ikuspuntutik alderdi bakar batek ere ez dituelako langileen interesak defendatzen, eta hori da, hain zuzen, gure ardatza".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak