Parte-hartzaileak
Lehiaketa honetan Bergarako etxebizitzen jabe zein errentariek hartu dezakete parte. Kontuan hartu beharreko ezaugarria segurtasuna da, beraz leiho eta balkoiek apainduta egoteaz gainera, ezingo diete inolako arriskurik eragin oinezko herritarrei. Ekainaren 3tik uztailaren 30era egon behar dituzte balkoiak eta leihoak apainduta eta epe horretan, Udalak argazkiak ateratzeko aukera izango du.
Apaintzeko elementuak
Leihoak eta balkoiak apaintzeko elementuak parte-hartzaileen erabakia izango da. Hala ere, pasabideak, espaloiak eta inguruko bizilagunen etxebizitzen inguruak errespetatu beharko dira. Ezinbestekoa izango da eskegitako elementuak ondo lotuta egotea, haizearen eraginez sortu daitezkeen istripuak ekiditeko.
Epaimahaia
Epaimahaia osatuko duten kideak udalak izendatuko ditu eta sari-banaketaren egunera arte ez da hori jakingo. Epaimahaiak erabakiko du lehiaketako irabazlea, baina irabazteko moduko mailarik ez balego lehiaketa irabazlerik gabe utziko litzateke. Hala, lehiaketan parte hartzen dutenek epaimahaiaren erabakia onartu beharko dute.
Sariak
Sari-banaketa Oxirondon, Eguazteneko Azokan izango da, ekainaren 26an, arratsaldeko 19:00etan. Sariak Bergarako dendetan gastatzeko bonotan
banatuko dira ondoren zehazten den bezala. Hirugarren saria, lehiaketan parte hartu dutenen artean zozketatuko da.
- 1. saria: 400 euro.
- 2. saria: 200 euro.
- 3. saria: 100 euro.