Arane auzoan bidegorriko tunela egonkortzeko lanak egingo dituzte

Maialen Regueiro 2019ko mai. 14a, 13:05

Ekaina hasierarako aurreikusten da lanak hastea, eta 40 egunetan bukatzea espero da. Arane auzoan bidegorriko tunela egonkortzeko lanak egiteko Tecnicos de Estabilizaciones e Inyecciones SA -Tesinsa- enpresa kontratatu du Udalak, 29.193,67 euroko -BEZ barne- aurrekontuarekin.

Obra

Gaur egun tunela osatzen duen materiala flysch motakoa da eta sabaian dagoenean berehala puskatzen da. Horregatik meteorizatua dagoen material guztia garbituko da eta buloi batzuk jarriko dira egonkortzeko. Ondoren fibraz itsatsiko da tunel guztia eta hormigoi jasangarria proiektatuko da. Obraren helburua segurtasunan bermatzea da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak