Dronen tailerra egingo dute maiatzaren 25ean, 17:00etatik 20:00etara. 10 eta 15 urte bitarteko gazteei zuzendutako ikastaroa izango da. Dronen munduan murgildu eta pilotatzen ikasteko balioko du ikastaroak.
Izena eman behar da bergara.eus atarian, eta ikastaroa ordaindu beharko da egunean bertan, 5 euro.