Maiatzaren 23an jarriko dituzte salgai Pentekoste jaietako herri bazkariko txartelak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2019ko mai. 14a, 11:08

Ekainaren 10ean, astelehena, izango da herri bazkaria. Txartelak 13 euroren truke jarriko dituzte salgai maiatzaren 23an, eta ekainaren 3a izango da txartelak erosteko azkeneko eguna.

Maiatzaren 23an, eguena, Seminarixoko txarteldegian jarriko dituzte txartelak salgai; eta, ondorengo egunetan Udaleko kultura zerbitzuan, 18:00etatik 20:00etara. Txartelak erosteko azkeneko eguna ekainaren 3a izango da.

Bazkaria jaietako astelehenean

Bazkaria ekainaren 10ean, astelehena, izango da, 14:30ean. Euria egingo balu Seminarixoko karpan izango litzateke bazkaria. Txartelak 13 eurotan salduko dituzte.

Pertsona bakoitzak gehienez sei txartel erosi ahal izango ditu. 
Menua izango da: entsalada errusiarra, iberikoak, txerri saiheskia, eta postrea eta kafea. 690 pertsonentzat lekua egongo da.

Alergiaren bat dutenek abisua pasa dezatela

Alergia kasuren bat duten eta herri bazkarira joan nahi duten herritarrek kultura zerbitzura deitu beharko dute –943 77 91 59–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak