Napardeath (Ataun Of The Dead III) filma orain egun gutxi estreinatu da Donostiako antzoki zaharrean, eta oso emanaldi gutxi egongo dira uda aurretik.Filmeko eszena batzuk Kartzela Zaharrean grabatu ziren, eta horregatik datoz filma aurkeztera. Zuzendariak ere bertan izango dira.
Zumalakarregi vs. Antso Azkarra
Hala dio sinopsiak: "Lehenengo filmean berpiztu eta bigarrenean Eusko Alderdi Banpiroa garaitu ondoren, Zumalakarregi zonbia Iruñera abiatuko da bere burua euskaldunen errege izendatzeko asmoz. Bidea ez da uste bezain erraza izango ordea, Ezker Abertzaleak Antso Azkarra momia berpiztuko baitu, nafar erresuma berrezarri eta tronua berreskuratzeko asmoz. Nor izango da garaile tronua lortzeko dema honetan?".
Esandako moduan, hiru emanaldi egingo dira, nagusia eta izenik eman beharrik gabekoa 19:00etan izango da.
* Bi saio horietako aforoa 18 pertsonakoa da; izen ematea Kartzela Zaharrean, maiatzaren 17an, 22:15ean.