Ikastolaren jaia
Azoka solidarioaz gain, goizean gaztetxoek puzgarriak izan dituzte eta baita ikastolako Bolo Bolo euskara elkarteak antolatutako jolasak ere.Horrez gain, ikastolako ikasle, irakasle zein gurasoek flashmob-a ere grabatu dute bazkariarekin hasi aurretik. Arratsaldean, magia eta musikaren txanda izan da eta jaia, Lagunditxoren igoerarekin amaitu da. Eguraldiak asko lagundu du ikastolaren jaia ospatzeko eta ikasle, guraso zein irakasleek primerako eguna igaro dute.