Istripua entrenamentu saioan
Entrenamentu saioan auto batek istripua izan du "errepidearen egoera txarra" dela eta. Bestelakoan, mekanika arazoen eraginez pilotu batzuek lasterketa utzi behar izan dute, Esko Motor taldeko Mikel Oyarzabalek eta Gorla Racing taldeko Markel Cestafek, besteak beste.
Errepidearen egoera txarra
Lasterketa amaitzean, Aitor Zabaleta, pilotuak eta Xabi Zabaleta, Gorlako Igoerako antolakuntzako kideak adierazi dute, lasterketan parte hartu duten hainbat piloturen kexa "errepidearen egoera txarra" izan dela. Xabi Zabaletak gaineratu du, kexa hau ez dela berria, baina urtetik urtera ez dela errepidearen egoera hobetzen.
Hiru emakume
Gorlako Igoerako edizio honetan, hiru emakumek hartu dute parte eta hirurak debagoiendarrak: Alaitz Urkiola, antzuolarra, Maialen Iarza, arrasaterra eta Monika Muñuz, oñatiarra. Denbora onena egin duena, baina Maialen Iarza izan da (lehen igoeran 3:20 minutu eta bigarrenean, 3:16).
Sarituak
Klaseka
- Klase 1: Ekaitz Egurrola
- Klase 2: Pablo Muga
- Klase 3: Rafa Diaz
- Klase 4: David Pelaez
- Klase 5: Javi Elortegi
- Klase 6: Bruno Sherer
- Klase 7: Garikoitz Flores
- Klase 8: Aitor Zabaleta
- Klase 9: Javi Gorbea
- Klase FL: Mikel Fernandez
Emakumeak
- Lehen emakumea: Maialen Iarza
Bergararrak
- Lehen bergararra: Aitor Zabaleta
- Bigarren bergararra: Iñigo Lizarralde
- Hirugarren bergararra: Iñigo Errasti
Autoak
- Lehen autoa: Bruno Sherer
- Bigarren autoa: David Ardions
- Hirugarren autoa: Javier Elortegi
Eserleku bakarreko autoak
- Lehena: Aitor Zabaleta
- Bigarrena: Garikoitz Flores
- Hirugarrena: Mario Asenjo