Bergara ez da herri arteko txapelketako hurrengo faserako sailkatu

Maialen Regueiro 2019ko mai. 11a, 10:58

Adunaren aurkako hiru partidu jokatu zituzten atzo Bergarako kadete, jubenil eta junior mailako pilotariek. Kadete mailako partiduan, bergararrek 22-7 galdu zuten. Jubenil eta juniorrek berriz, adunarrak garaitzea lortu zuten 22-12 eta 22-21 hurrenez hurren. Hala ere, Bergarak ez du lortu hurrengo fasera sailkatzea tanto diferentziagatik. 

Bergararrek 2-1ekoa eta tantoak zituzten kontran eta nahiz eta atzoko hiru partiduetatik bi irabazi, adunarrak jokatuko dute herri arteko hurrengo kanporaketa. Hala ere, Bergarako pilota saileko kidea den Julen Aranburuk adierazi bezala, "nahiz eta partiduak galdu, maila erakutsi dugu eta hori da garrantzitsuena". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak