Bergara eta Adunaren herri arteko pilota txapelketa hasi aurretik izan da omenaldia. Rezustak adierazi du pozgarria dela herriaren babesa jasotzea eta gaurko omenaldia gogoan izango duela.
Bergarako pilota saileko umeek egin diote pasiloa pilotari bergararrari eta ondoren, guztiek argazkia atera dute berarekin.
