Zapatuan 59 pilotu batuko dira Gorlako Igoeraren 28. edizioan

Xabier Urtzelai 2019ko mai. 9a, 17:27
Michelenaren Mitsubishi autoa, iazko Gorlako Igoeran. GOIENA

Aste Santu aurretik Opakuan jokatutako Mendiko Sariko lehenengo probak erakutsi zuen Aitor Zabaleta bergararrak sasoiko jarraitzen duela, eta Bruno Scherer-en Porsche 911 GT3 Cup berria oso azkarra dela. Bi horiek izan ziren, euren kategorietan, denboraldiko lehen garaipenak eskuratu zituztenak, eta zapatuan Gorlako Igoerak irteera puntuan izango dira biak.

CM autoen artean ere lehia bizia izango da: Joseba Olea, Garikoitz Flores, Mario Asenjo, Jon Zuazua, Josu Beitia... Kuadrilla polita batuko da hor. Eta Ibarrekoen artean, Zabaletarekin batera irteera puntuan egongo dira beste 19 pilotu: Nabarmentzekoa, esaterako, orain arte kopilotu moduan jardun eta gero (Euskadiko Txapeldun izanda) Alaitz Urkiola antzuolarrak Peugeot 206 GTi autoa gidatuko duela. Entrenamendu saio ofizialak 15:00etan hasiko dituzte.

Debagoieneko pilotuen zerrenda:

  • 1. Gorla Racing. Aitor Zabaleta. Lola BMW
  • 11. Oñatiko Udana David Ardións. Mitsubishi Lancer Evo IX
  • 14. Gorla Racing. Markel Cestafe. Seat Leon
  • 20. Gorla Racing. Iñigo Lizarralde. BMW M3 E36
  • 21. A+Gas Kirol Kluba. Asier Unzetabarrenetxea. BMW M3 E36
  • 23. Esko Motor. Mikel Fernandez de Arroyabe BMW E30
  • 28. Sardara Hondarribiko A. Elkartea. Alaitz Urkiola. Peugeot 206 GTi
  • 32. Esko Motor. Mikel Oyarzabal. BMW 325i E36
  • 33. A+Gas Kirol Kluba. Mikel Beretxinaga. BMW E36
  • 35. Durangalde Racing Elkartea. Iñigo Errasti. Renault Clio Sport
  • 36. Esko Motor. Jose Ferreira. Renault Clio Sport
  • 37. Esko Motor. Monika Muñoz. Citroën ZX
  • 41. Esko Motor. Emilio Rodríguez. Renault Clio Sport
  • 44. A+Gas Kirol Kluba. Oskar Sarasua. Citroën Saxo
  • 45. Esko Motor. Gorka Urrutia. Peugeot 206
  • 48. A+Gas Kirol Kluba. Ander Sarrao. VW Golf
  • 51. D5+ Racing Club. Mikel Otxoa. BMW Touring
  • 56. Gorla Racing. Andoni Aperribai. Citroën AX
  • 57. Esko Motor. Maialen Iarza. Peugeot 205
  • 58. Azpiko Racing. Ekaitz Egurrola. Citroën Saxo

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak