"Bergarako Xaxau konpartsak urtero, Bergarako Pentekoste jaietan, adin guztiei zuzendutako hainbat emanaldi eta ekintza ezberdin antolatu izan ditu, bai Bideberriko txosna-gunean eta baita herriko kaleetan ere.
Udalak proiektu hau aurrera eraman ahal izateko diru-laguntza eman izan du, baina azken bost urteetan dirulaguntza honek ez du igoerarik izan, ezta KPIren balioa ere.
Hau guztia kontutan hartuta, Xaxau konpartsak Bergarako Udalari ondorengoa eskatzen dio: Bergarako Pentekoste jaiak aurrera eraman eta antolatu ahal izateko Xaxau konpartsak jasotzen duen dirulaguntza kopurua igotzea.
Behin sinadura guztiak batuta, Udalean entregatu eta Udalak erantzun bat eman beharko dio gure eskaerari".