Bost lan aurkeztu dituzte Pentekoste Jaietako azalerako. Aurkeztutako lan horiek Udal atarian jarri dituzte ikusgai, eta herritarrek bozkatzeko aukera izango dute.
Herritarren botoa eta epaimahaiaren iritzia
Azala zein izango den erabakiko da herritarrek emandako botoekin – %50eko balioa izango du– eta epaimahaiaren iritziarekin –%50eko balioa izango du–.
Botoa emateko aukera gaur hasi eta maiatzaren 12ra arte egongo da –egun hori barne–.
400 euroko saria, egilearendako
Aukeratua izango den azalaren egileak 400 euroko bonua irabaziko du herriko komertzioetan eta zerbitzuetan gastatzeko.