'Katxiporreta II' misioa arrakastaz bete dute Aranzadi Ikastolako ikasleek

Amaia Zabala 2019ko mai. 5a, 15:43

'Katxiporreta I' misioa, azken orduko arazo batzuk medio, betetzerik izan ez bazuten ere, bigarrei saiakera, 'Katxiporreta II' misioa, aurreikusita bezala joan da gaur eta  Pirritx, Porrotx eta Marimotots panpinak estratosferara helioz betetako globo batean bidali dituzte.

11:55 aldera izan da jaurtiketa eta ikusle ugari bildu dira Aranzadi Ikastolako patioan, giroa alaitzeko Ikastolako ikasle trikitilari eta pandero joleen laguntza izan dutelarik.

Aragoien lurreratu da

Hiru ordu inguruko bidaia egin dute panpinek eta lurretik 30 kilometro eta 10 metroko diametroa izan du leher egingo duen lekuan. Nafarroako Bardeetan lurreratuko zela aurreikusten zuten eta Bergaratik auto batzuk globoaren atzetik joan dira, lurreratzea ikusi eta pailazoak berreskuratzeko helburuarekin, GPSak bidaliko dien seinalea jarraituta. Azkenean, Sabada eta Ejea artean, Aragoi; Nafarroako mugatik gertu (Argedas, Valtierra, Tutera, Bardeak) lurreratu da.

Astronautekin konexioa

Bestalde, Nazioarteko Espazio Estazioan dagoen astronauta batekin  zuzeneko konexioa egingo dute Aranzadi Ikastolako ikasleek. Hian zuzen, hogei galdera egingo dizkiote lurretik 400 kilometroko altuerara dagoen astronauta bati. Horrez gain, gai horren inguruko solasaldi bat eta astro-behaketa publiko bat egiteko asmoa ere badaukate. Xehetasun gehiago webgunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak