Goizetik hasi dute jaia umeendako jolasekin. Angiozar Tourraren ostean, berriz, trikipoteoa izan dute Mirari eta Aintzanerekin eta ondoren bazkaria.
Arratsaldean nagusiendako jolasak eta mus eta briska txapelketak izango dituzte eta gauean kontzertuen txanda izango da: Kobrazulo, John Dealer and the Coconuts eta DJ Aldabenaren emanaldiak izango baitituzte.