Goizeko 11:00etatik 14:00etara, Bergarako Munibe Plazan, izan da entitateen feria eta Sareginez elkartearen barruan dauden hogei entitateetatik gehiengoa bertan izan da.
Caritas, DYA, Haurralde Fundazioa, Nagusilan, Elikagaien Bankua, Katxalin, Ndank-Ndank eta Oscar Romero izan dira informazio puntua ezarri duten entitateetako batzuk eta hurbildu diren herritarrei elkarte hauetan, nola parte hartu dezaketen erakutsi diete.
Ferian informazio guneez gain, gaztetxoek zein helduek ondo pasatzeko helburuarekin, parte hartze librea duten hainbat ekintza programatu dira, Henna tailerra, Idazkera arabiar ailerra, Txapak egiteko tailerra, BBS tailerrak, Photocall feminista hain zuzen.
Eta azoka girotzeko Mendi zaharra Jota taldearen eskutik musika emanaldia ere izan da.
"Ekintza hauen bidez, boluntariotzak eta parte hartzeak gizartearen hainbat arlotan dakarren eragina ezagutarazi eta bistaratu nahi da. Era berean Bergarako hiritarrei edozein adin, sexu, baldintza fisiko edo formazio duten pertsonek, bere denbora librean gara dezaketen ekintza bezala aurkeztu nahi zaie. Boluntariotzak eta gizarte parte hartzeak, gureingurua hurbila eraldatu eta mundu bidezkoago baten eraikuntzan, duen garrantziaz ahaztu gabe" argitu du Sareginez elkarteak.