Erabilera txarra Ola auzoko edukiontzi horian

Maialen Regueiro 2019ko maiatzaren 3a

Herritarren erabilera txarraren eraginez, Bergarako Ola auzoko edukiontzi horian ontzi arinekin batera, errefusa asko agertu da nahastuta. 

Hala, azken bi hilabeetetan hainbat aldiz bota dira ontzi arinak errefusarekin nahasututa. Horrez gain, edukiontzia askotan apurtuta agertzen da, ez delako zuzen erabiltzen. Horregatik, eta edukiontziak ondo funtzionatu dezan ezinbestekoa da erabilpen egokia egitea. Horregatik, batzuen esfortzuak, beste batzuen erabilera okerrarengatik kaltetuta ez amaitzeko deia egin du Debagoieneko Mankomunitateak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak