Eroriko bat tarteko Mikel Aristik bertan behera utzi du Yorkshire-ko Tourra

Xabier Urtzelai 2019ko mai. 3a, 09:49

Euskadi-Murias taldeko ziklistak, Yorkshireko Tourra hasteko gertu.

Yorkshireko Tourrean da Euskadi Murias taldea, eta lehenengo etapak ez ditu berri onak ekarri, Mikel Aristi bergararrak lasterketa utzi behar izan duelako eskuan kolpe handia hartu eta gero. Eguraldi txarrak erabat baldintzatutako lasterketan, 15. kilometroan hainbat ziklista lurrera joan eta atzetik bergararrak ezin izan zituen saihestu.

Doncaster-Selby arteko 182,5 kilometrotako etapa oso gogorra izan zen hasieratik. Lehen kilometrotik euripean, tropelak erritmo handia ezarri zuen eta 15. kilometroan hainbat ziklista lurrera erori ziren. Horiek saihestu ezinik Aristi ere lurrera joan zen, bizikleta gainetik hegan irtenda. Erortzerakoan bergararrak min hartu zuen eskuin eskuan, bizkarrean, aldakan eta saihetsetan.

Bergarakoak bertan behera utzi behar izan du lasterketa, eta gaur da etxera itzultzekoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak