20-25 galdu du Soraluce BKEk Urnietaren aurkako partidua

Amaia Zabala 2019ko mai. 2a, 17:00

Euskadiko txapelketara igotzeko faseko lehen partiduan "kaskar" aritu da Bergarako eskubaloi taldea.

Josetxo Muniategiren mutilek 20-25 galdu zuten Urnietaren aurka asteazkenean Labegaraietan jokatutako partidua.Hasiera kaskarra izan zuen Soraluce BKE eskubaloi taldeak, akats asko egin baitzituen. Lehenengo zatiaren hasieran, 1-6 ziren atzetik; horren ondorioz, atsedena eskatu zuen Bergarako taldeak, jokalariak lasaitzeko asmoz, eta horri esker gol batzuk sartu zituzten, baina ez zuen askorako balio izan, markagailua 16-12 zela amaitu baitzen lehen zatia.

Bigarren zatian defentsan sendo aritu ziren eta ia berdintzea lortu zuten: 17-18 jarri ziren. Berehala, ordea, urnietarrek hiru goleko aldea atera zioten etxeko taldeari. Azken minutuko huts batzuengatik, 20-25 amaitu zen partidua. "Ez zen partidu ona izan, hasiera txarra izan genuen eta horrek baldintzatu zuen guztia", azaldu du Josetxo Muniategi taldearen entrenatzaileak.

Euskadiko Txapelketa

Bihar, Askartza taldearen aurka jokatuko dute, 19:45ean, Leioan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak