Labegaraietako jaiak ere bizikleta gainean

Xabier Urtzelai 2019ko mai. 2a, 08:23

Labegaraietako auzoak lotura estua izan du beti txirrindularitzarekin, eta gazte mailako lasterketarik antolatu ez bazuten ere, Lokatzak eskola mailako txirrindularitza proba egin zuen atzo, maiatzak 1. Alebinendako eta infantilendako lasterketak egin zituzten, eta ondoren, Bergarako harrobiko ziklista gazteak Santikutz lasterketako ziklistak animatzera joan ziren.

Labegaraietako eskola mailako lasterketako emaitzak.

Alebin mailan, emakumezkoetan:

  1. Ainhize Lopez de Aretxabaleta
  2. Arantxa Anduaga
  3. Aroa Saez

Alebin mailan, gizonezkotan:

  1. Odei Salaberria
  2. Alex Davila
  3. Alvaro Ferrero

Infantil mailan

  1. Unax Errasti
  2. Eneko Ortega
  3. Gari Ugarte

Gaztetxoenen lasterketak amaitu ondoren, Lokatzako eskolarteko ziklista gazteak Deskargara joan ziren, Legazpin jokatzen duten amateur mailako Santikutz Klasikoko lasterketan ziklistak animatzera:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak