Bergarako Musika Eskolak hurrengo ikasturterako matrikulazio epea zabaldu du

Maialen Regueiro 2019ko api. 30a, 17:31

Bergarako Musika Eskolak zabaldu du 2019-2020 ikasturteko matrikulazioa. Maiatzaren 2tik ekainaren 6ra bitartean egin ahalko dira matrikulazioak 15:30etatik 19:30era bitartean. 

2019-2020ko ikasketak

Bergarako Musika Eskolak ikasketa hauek eskainiko ditu hurrengo ikasturtean: Suzuki Metodoa (3 urtetik aurrera), Musika eta Mugimendu tailerra (5 urtetik aurrera), Euskal Dantzak (6 urtetik aurrera), Hizkuntza Musikala (7 urtetik aurrera), Helduentzako Hizkuntza musikala eta Musikoterapia- Musika hezkuntza berezia. Horrez gain, ahotsa, instrumentu sinfonikoak, polifonikoak, herrikoiak eta modernoak ikasteko aukera ere egongo da. Azkenik, Bergarako Musika Eskolak ikasle guztiei taldeetan parte hartzeko aukera ematen die. Horretarako honako talde hauek eskaintzen ditu: Orkestra sinfonikoa, gazte banda, big bang, konboak, abesbatzak, akordeoi taldea, gitarra taldea, trikiti taldea, txistu taldea eta dantza taldea. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak