Badatoz Labegaraietako jaiak

Oihana Elorza Gorostiza 2019ko apirilaren 30a

Begarako Erraldoiak Labegaraietan iazko jaietan

Gaur hasi eta bihar jarraituko dute Labegaraietako jaiak. Musika, auzo poteoa, umeendako jolasak, erraldoien erakustaldia, txokolatada eta krosa egongo dira, besteak beste.

Gaur, martitzena, botako dute jaiei hasiera emateko etxafuegoa Labegaraieta auzoan; 19:00etan. Auzo poteoa egongo da jarraian eta 20:00etan dantzaldia hasiko da kiroldegiaren aurrean DJ Julen Narbaizarekin.

Bihar, maiatzak 1, meza egongo da auzoko San Jose elizan San Joxepe abesbatzakoen partaidetzarekin eta ondoren salda eta txorizoa banatuko dira ohiturari jarraituz. Eguerdian pintxo potea egongo da kiroldegiko tabernan eta arratsaldeko ekitaldiei auzo krosak (16:30ean) emango die hasiera. 17:30ean umeendako jolasak egongo dira eta 18:30ean Bergarako Erraldoien erakusketa egongo da; jarraian txokolatada eta buruhandiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak