Vanesa Gimberti oroigarri bat eman dio Bergarako Athletic Club lagunartekoak

Itziar Larrañaga Sarasola 2019ko apirilaren 30a

Zapatu arratsaldean Lezaman izan zen Bergarako Athletic Club lagunartekoa talde zuri-gorria animatzen, bereziki herrikide duten Vanesa Gimbert. Partidu amaieran Gimbertekin izan ziren eta lagunarteko kideen izenean oroigarri bat eman zioten.

Taldeko kideek azaldu duten "arratsalde berezia" izan zen: "Ligako azken partidua etxean –Malagaren aurka 0-0–: kamiseta zozketak, argazkiak jokalariekin, sarreren eta bidaien zozketak –partiduak ikusteko–… Denetik egon zen. Gainera, atsedenaldian, 14 urtetik beherakoendako penalti txapelketa bat egon zen, sari ederrekin".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak